• Tapia Instalazio
    Elektrikoak

    ZURE ELEKTRIKARIA

ARGI DAGO!
TAPIA INSTALAZIO ELEKTRIKOAK INSTALAKUNTZAK INDARTZEN

Obrak eta instalakuntzak behar bezela aurrerara eramateko funtsezkoa da eskarmentu handiko profesionalekin lan egitea, ustekabekoak sortzean hauek izango baidira lanak aurrera eramateko gaitasuna izango dutenak eta aurreikusitako epeak bermatuko dituztenak.
Horietako bat da Tapia Instalazio Elektrikoak, elektrizitate alorrean hiru hamarkadatako esperientzia daukan enpresa. Bezero zorrotzenekin lan egiteak emandako eskarmentuak eta bere lan taldea osatzen duten profesionalen jakituriak enpresaren nortasuna zizelkatu dute eta elektrizitatean erreferentzia bat bihurtu da.

ENE ENERGIA Tapiak izan duen bilakaeraren eta hazkuntzaren ondorioa da. Ekimen honekin energia merkatuari begira jarri eta bezeroen beharrak hasetzen ditu.

Proiektuak

Etxebizitzak

Ekintzaileak

Merkataritza

Urbanismoa

Industria

INSTALAZIOA

Elektrizitateak zure etxebizitza edo lantegiko beharrak bideratuko ditu eta zure ongizatea indartuko du: iluminazioa, komunikazio sareak, telebista seinalea, segurtasuna, domotika, eta abar. Alboratu ezin dugun zerbait kontutan izan behar dugu, energia-eraginkortasunean oinarritzen diren instalakuntzak behar dituzu, hau da, behar duzuna kontsumitu eta ahal bezain beste aurrezteko modukoak. Tapia Instalazio Elektrikoak behar duzun elektrikaria da.

MANTENTZE-LANAK

Ekoizpen prozesuetan matxura baten ondorioak epeak ez betetzea, bezeroak haserretzea edota galera ekonomikoak eragitea gerta daiteke. Egoera hauek aurreikustea zaila izan ohi denez horrelakoak gertatzea ekidin eta produktibitatea bermatuko duen mantentze-lanetarako plan bat edukitzea ezinbestekoa da… Etzazu gehiago itxaron, damutzea baino hobe da eta aurreikuspenak egitea!
Tapiak zure manten-lanak egiten ditu.

AUTOMATISMOAK

Ekoizpen prozesuak hobetzera bideratutako industria makinen, iluminazioaren edota kontsumoaren kontrolerako koadro elektrikoen diseinua, fabrikazioa eta instalakuntza egiten dugu. Zure baliabideen optimizazioa eta instalakuntzen balioa handituko da kostuak gutxituz eta kalitate zein ekoizpen maila hobetuz. Tapia zure erreferentzia da industria automatismoetan.

KOMUNIKAZIOAK

Ahots eta datu instalazioak, komunikazio sareak, segurtasun sistemak, energia kudeaketa, transmisio digitala, telebista seinalea, RDSI sareak, alarmak, domotika… azken finean, gaur egun gure bizitzako eta laneko azpiegituren funtzionamendurako horren beharrezkoak zaizkigun komunikazio sistemak diseinatu eta instalatzen ditugu. Tapia Instalazio Elektrikoak enpresak zure beharretara konektatzen zaitu.

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI AL DUZU?

Gurekin harremanetan ipintzeko aukera ezberdinak dauzkazu, alboko formulario hontatik ere mezu bat bidali dezakezu.
Please type your full name.
Entrada no válida
Invalid email address.
Entrada no válida
Entrada no válida